Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak bere ibilbidean osatu duen katalogoko lehen bilduma da "Hotsak Dantzan".
Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak (Javi Pez, Makala, Ortophonk) egin ditu bernahasketak, kantuak eta elektronika uztartuta, Dantza Baltza bilduma estreinatuz.
Tapia eta Leturia-Uek-Txuma Murugarren-Karidadeko Benta-Rafa Rueda-Morau-Bide Ertzean-Kokein-Petti-Sexty Sexers+ Deabruak Teilatuetan eta Maider Saralegi dira kantuak nahasteko aukeratu dituzten biktimetako batzuk, guztiak Soraluzeko diskoetxearekin lan egin izan dutenak.
2007/12/03 18:46:51.597 GMT+1
Dantza Baltza azpizigilua sortu du Gaztelupeko Hotsakek
Nork: Iker.2007/12/03 18:46:51.597 GMT+1
Etiketak:
dantza_baltza
albisteak
gaztelupeko_hotsak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat