Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/10/15 17:54:59.567 GMT+2

Deabruak Teilatuetan taldeak diskoa aurkeztuko du

Deabruan Teilatuan talde tolosarrak itzulerako diskoa prest dauka dagoeneko. Hain zuzen ere, urriaren 25ean "1973" izeneko diskoa aurkeztuko dute; eta hilaren 29an kontzertua egingo dute euren jaioterriko Bonberenea gaztetxean.



Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu du disko hori, eta taldeak aurten kontzertu bakarra egingo du. Hala ere, jakinarazi dute datorren urtean hainbat emanaldi egingo dituztela.

Tolosako laukoteak hiru disko argitaratu zituen 1995etik 1998ra bitartean: "Itsumutugor", "Zein da zein?" eta "Deabruak guarda". Hirurak Esan Ozenkik kaleratu zituen.

Taldea geldi izan duten bitartean, Ubeda anaiek Bide Ertzean taldea sortu zuten, eta hainbat disko txukun kaleratu izan dituzte, beti ere euskarazko pop-rock alorrean.

Orain, berriz, Deabruak Teilatuetan berrartzea erabaki dute. Izan ere, gelditu zirenean argi utzi zuten ez zutela betirako agur esan. Hardcore melodikoa, rocka eta beste doinu batzuk batzen dituzte, energiaz.


Nork: Iker.2007/10/15 17:54:59.567 GMT+2
Etiketak: tolosa albisteak esan_ozenki deabruak_teilatuetan bonberenea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: