Deia egunkariak Demostrack izeneko maketa lehiaketa antolatu du. Lanik argitaratu ez duten eta kontratu diskografikorik ez daukaten taldeei zuzendutako dago lehiaketa.
Interesatuek maiatzaren 9a aurretik hiru kantutako maketa bat bidali beharko dute, taldearen biografiarekin batera.
Aurkeztutako abesti guztiak Deia egunkariko eta lehiaketako webguneetan esegiko dituzte, eta jendeak bozkatu ahal izango du. Hala, 10 finalista aukeratuko dituzte, eta horiek Bilboko Fnac dendan kontzertuak egingo dituzte ekainean.
Epaimahai batek hiru talde finalista aukeratuko ditu, eta horiek Barakaldoko RockStar Live aretoan egingo den finalean esku hartuko dute.
Lau sari banatuko dituzte: lehenengoa, zazpi kantuz osatutako grabaketa bat Tio Pete estudioan; bigarrena, Bilboloop jaialdiaren 2008ko edizioan emanaldia eta hainbat instrumentu opari; hirugarrena, Grabasonik estudioan 10 orduko grabaketa; eta FNAC saria.
2008/04/16 17:16:24.864 GMT+2
Deiak Demostrack maketa lehiaketa antolatu du
Nork: Iker.2008/04/16 17:16:24.864 GMT+2
Etiketak:
demostrack
lehiaketa
albisteak
maketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat