Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/02/15 15:39:28.076 GMT+1

Des-Kontrol taldea AEBetara doa eta aurretik bi kantu grabatu ditu

Arrasateko Des-Kontrol punk-Oi! taldea sasoian dago aspaldi honetan. Orain dela gutxi AEBetako Templecombe diskoetxeak kaleratu duen "Antidisco league vol.I" nazioarteko bilduman "Des-kontrol" kantua sartu dute. Eurak izan dira Espainiako Estatuko talde bakarra, eta eurei esker euskara ere presente dago bilduman; gaztelerako kanturik, ordea. ez dago.



Bestalde, Arrasateko musikariek AEBetan bira egingo dute martxoaren 30etik apirilaren 15era bitartean: New Yorken, Santa Cruzen, Monterreyn, San Frantziskon, Sakramenton, Watsonvillen eta beste hiri batzuetan joko dute.

Honako hau AEBetatik barrena egiten duten bigarren bira da, eta aurrekoan oso harrera ona izan zuten.




AEBetara joan aurretik, egunotan taldeko lagunek Elkar grabazio estudioan lau kantu grabatu dituzte: euskara eta ingelesa erabili dituzte. Oraindik ez dituzte kaleratuko.

Nork: Iker.2007/02/15 15:39:28.076 GMT+1
Etiketak: league des-kontrol oi punk albisteak aeb bira antidisco | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: