Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/10/10 18:46:39.640 GMT+2

Des-kontrolek DVDa eta CDa, biak, kaleratuko ditu

Des-Kontrol talde arrasatearrak lan berria kaleratuko du Durango Azokarako. Lana bikoitza izango da: hain zuzen ere, DVD bat eta CD bat argitara emango dituzte aldi berean.

DVDan AEBetatik zehar egindako bigarren biraren irudiak, taldearen inguruan ibili den jendeari elkarrizketak, diskografia, argazkiak eta beste batuko dituzte.



CDa, berriz, Des-Kontroleko taldekideak eragin dituzten beste musika talde batzuen bertsioak osatuko dituzte. Datorren astean sartuko dira grabazio estudioan horiek grabatzeko.

Taldekideek jakinarazi dizkigute aukeratutako taldeak: Puñetazo, RIP, Zakarrak, Iskanbila, Blitz, Cock Sparrer, Social Distortion, Rancid, Joe Strummer eta Johnny Cash.

Lan bikoitz hori Baga-Biga diskoetxeak kaleratuko du, eta taldearen eta diskoetxearen asmoa da Durangoko Azokarako kalean izatea.

Faxismoaren kontrako kontzertua
Bestalde, jakin dugu urriaren 12an Donostian Falange espainolak deitu duen kontzentrazioaren kontrako ekitaldian Des-Kontrol taldeak kontzertua egingo duela boulevardean faxisten aurka egiteko. 16:00etan izango da emanaldi hori, eta hainbat herritatik autobusak antolatu dituzte. Arrasaten, esaterako, DAT tabernan izena eman daiteke.

Nork: Iker.2007/10/10 18:46:39.640 GMT+2
Etiketak: baga_biga dvd albisteak des-kontrol cd | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: