Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/02/05 09:36:48.007 GMT+1

Des-Kontrolen aldeko kontzertua Arrasaten

Arrasateko Depositoetako eta Gaztetxeko lokaletako musika taldeek Des-Kontrol taldearen aldeko kontzertua antolatu dute otsailaren 16rako Uarkape pilotalekuan.

Kontzertu horren helburua da Des-Kontrolek isun bat ordaintzeko behar duen dirua batzea eta Arrasateko taldeari elkartasuna adieraztea.

Des-Kontrol

Des-Kontrol taldeak isun handi bat ordaindu beharra dauka epe laburrean. Talde honek egindako kontzertu baten mikrofono batek kabletik ihes egin eta ikusle bati buruan jo zion. Zaurituen senideek salaketa jarri zien musikariei, eta orain taldeak isuna eta epaiketaren kostuak ordaindu beharko ditu: 8.000 euro inguru.









Antolatzaileen esanetan, halako istripu bat edozein talderi gerta dakioke; eta horregatik Des-Kontrol lagundu gura dute.

Otsailaren 16ko kontzertua Arrasateko Uarkape pilotalekuan egingo dute, eta ez Iturripe kiroldegian hasieran iragarri zuten moduan, horma-irudietan hala jartzen duen arren. Jaialdian honako taldeek esku hartuko dute: Des-Kontrol, Arkada Social, Enboskada, Never Surrender, Ukabilkada, The Motherfuckers.




Kontzerturako sarrerak salgai daude 10 eurotan honako lekuotan: Arrasaten DAT tabernan, Aretxabaletan Txiki Barren, Bergaran Oilagorran, OƱatin Bogan, Bilbon Street Warriorsen, Durangon Plateruenan, Donostian Skizon, Lekeition Zuloan eta Azpeitian Txarrantxan.

Nork: Iker.2008/02/05 09:36:48.007 GMT+1
Etiketak: des-kontrol arrasate albisteak social arkada isuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: