Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/11/24 15:42:17.351 GMT+1

Des-Kontrolen CD berria faxismoaren kontra

Arrasateko Des-Kontrol taldeak lan berezia izango du kalean datozen egunetan. "Hipokrisia eta faxismoaren aurka" izenpean sei abestiko CDa grabatu dute kolaborazio ugarirekin.

Lan horren helburua da aspaldian batez ere Bilbo aldeko skinhead batzuen aldetik faxistak direnaren akusazioei eta boikot saiakerei erantzutea.



CD honetan arrasatearren "Duintasunez eutsi" kantu zaharra, bi abesti berri eta hiru bertsio batu dituzte.

Ingalaterrako The Specials taldeak idatzi eta Stiff Little Fingers eta Kortatuk bertsioneatutako "Hay algo aquí que va mal" da horietako bat. Bertan Fermin Muguruzak esku hartu du.

Bilboko MCD taldearen "No hay sitio para ti" kantuan, berriz, MCDko Nikok, Anarko taldeko Podrik, Etsaiakeko Iñigitok eta beste batzuk esku hartu dute.

Eta Hertzainak taldearen "Pakean utzi arte"-n Barricadako El Drogas eta Uek-eko Keu aurki ditzakegu.



Hala ere, kolaboratzaileen zerrenda oso luzea da: Xabier Silveira, Gari-Hertzainak, Aitor Lopez Rekarte, Jul-Rip, Porrotx, Realeko Mikel Gonzalez, Eñaut Zubikarai eta Jon Ansotegi, Athleticeko Iñigo Velez de Mendizabal eta Mikel Balenziaga, Dieguillo (Antisocial, Fernando-Sapo (Kuraia), Xabi eta Aguayiko (Kaotiko), Fermin Muguruza, Niko-MCD, Podri-Anarko eta Iñigito (Etsaiak), besteak beste.

Disko hau Baga-Biga diskoetxeak kaleratuko du, eta abenduaren hasieran aurkeztuko dute.

Nork: Iker.2008/11/24 15:42:17.351 GMT+1
Etiketak: des-kontrol baga_biga mcd specials anarko albisteak hertzainak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Antifaxista delako hoiek, Des-Kontrol proba barik salatzen dutenak, erakutsi dute eurak direla benetako faxistak. Eurak die aurrekuen Plateruenako kontzertua errebentetan saiatu zianak. Lotsagabiak!

Nork: Mikel.2008/11/26 09:21:01.407 GMT+1

faxistak zueik hori hori!

Nork: .2008/11/26 19:01:27.272 GMT+1

ZEUEIK HIPOKRESIAREN KONTRA??? TXARRENAK ZUEIK ZARIE BAÑE???

Nork: antifa.2008/12/01 17:13:56.682 GMT+1

ez dezute lotsarik ere!!!

Nork: juan.2008/12/01 18:19:09.755 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: