Arrasatear askok ongietorria egin zioten Des-Kontrol talde arrasatearrari AEBetatik bueltan. Bira egin dutela eta, herriko eta inguruetako zaleekin elkartzeko gogoa zuten arrasatearrek. Horregatik emanaldi berezia prestatu zuten 3.60 aretoan.
Ez zuten aretoa bete, baina ez zen askorik falta izan. 300 bat lagun elkartu ziren Des-Kontrolen emanaldia ikusteko.




Des-Kontrol taldekoek "Duintasunez eutsi" eta "Behin eta berriz" diskoetako hainbat kantu jo zituzten. Horren ostean, Special Crew taldeak hainbat abesti jo zituen. Special Crew taldea Des-kontroleko Oier, Hodei eta Peterrek osatzen dute, eta denbora luzea zen ez zutela jendaurrean jotzen.

Bukatzeko, Des-Kontrolek instrumentuak berreskuratu eta bukaera eman zioten emanaldiari.
Kontzertu guztia bideo-kamarekin grabatu zuten, eta Des-Kontrolekoek asmoa dute horiekin eta AEBetako irudiekin etorkizunean DVD bat kaleratzeko.
Kontzertuko bideo bat jaso dugu:
Idatzi artikulu bat