Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/12/06 13:19:31.803 GMT+1

Destruye fantzineak 25. urteurrena bete du RIPen CD batekin

Euskal Herriko punk fantzine beteranoenak, "Destruye"-k, 25 urte bete ditu. 1981ean hasi zen Jabi Saies Destruye fantzine hori kaleratzen eta urte askotako etenaldia egin zuen arren, orain dela bizpahiru urte berriro ekin zion hori argitaratzeari.

Hala, 25. urteurrena ospatzeko, fantzinearen 16. zenbakia kaleratu du eta berarekin batera RIP taldearen CD bat oparitzen du. CDan 1983 eta 1984 bitartean Arrasateko punk taldeak Elgoibarren, Gasteizen, Lasarten eta Bartzelonan egindako kontzertuetatik 16 kantu aukeratu ditu.

Destruye

Fantzinean talde hauen gaineko elkarrizketak eta artikuluak batu ditu: RIP, Error, Algo Toxico, Bizkaialdeko punka, Bad Taste, Frenopatikss, Plan B eta Ultimo Resorte, besteak beste. Aspaldiko fantzineen itxura berezkoa dauka "Destruye"k; ez da aldatu.

Fantzinea eta CDa, biak bat, 5 eurotan salgai dago Donostian (Musica Autonoma, Kiosko Imanol, Beltza Records, Eiger, Atabal eta Bolborina tabernetan), Irunen (Bloody Mary disko-dendan) eta Arrasaten (Biona eta Iluntz tabernetan).

Bestela aukera daukazu postaz eskatzeko (207. postakutxa. 20080 Donostia) edo Musica Autonoma-ri.

Nork: Iker.2006/12/06 13:19:31.803 GMT+1
Etiketak: rip fantzinea albisteak destruye jabi_destruye punka urteurrena | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Coñoak!! que no entiendo Euskera, encara que voldria sapiguer tant com el català.

ni koña de lo que pongoh

Nork: Gustau.2007/12/20 10:29:32.867 GMT+1
www.elektroputos.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: