Honako hau da Euskal Herrian izan den lehen punk fantzinea. 80ko hamarkadan jaio zen eta denbora luzean isilik egon zen arren, orain dela urte gutxi berriro bueltatu zen fantzine hori.

Aurtengo azaroan kaleratu duten zenbakian Orreaga 778 punk-Oi! taldeari egindako elkarrizketa zabala; Elkartasun Punkaldia jaialdiaren gaineko kronika; 80ko hamarkadan bisitatu gintuzten hardcore taldeen gaineko artikuluak, Frites Modern kasu; eta Karrocerias BetoƱo talde berria, besteak beste.
Debagoiendarrek Arrasateko Biona eta DAT tabernetan eskura dezakete. Bestela, Donostiako, Irungo, Hernaniko, Andoaingo, Eibarko (gaztetxea) eta Gasteizko hainbat tabernetan aurki daiteke.
Idatzi artikulu bat