
Gaur egun ez da ohikoena binilozko lanak kaleratzea, baina are eta bitxiagoa dena da picture disc-ak argitaratzea. Hau da, biniloa bera marrazkiekin edo argazkiekin apainduta egotea.

Discipulos de Dionisos taldeak porno-punk etiketa ezagun egin zuen, punk-rock kantu azkarrei oso hitz esplizitoak batzen dizkietelako. Are gehiago, zuzenean show-a egiteko ohitura dute. Egunotan laugarren diskoa izango dena prestatzen dabiltza, baina bitartean lan hau kaleratu dute, ohi baino melodia gehiagorekin.

Txorlitohead taldea, berriz, ez da hain ezaguna. Motörhead taldearen jarraitzaile sutsu hauek punk-rock eta hard-rock makarra egiten dute, eta abesteko moduan Lemmy eta Señor No-ko Xabi Garreren antzekotasun handia dauka.
Idatzi artikulu bat