Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/11/29 12:45:22.651 GMT+1

DKT/MC5 Euskal Herrira datoz berriro

Rock-and-rollaren esentzia den MC5 taldeko hiru lagunak Espainiako Estatuan bira egiten dabiltza egunotan. Euskal Herrian emanaldi bakarra egingo dute abenduaren 2an, Bilboko Santa Ana aretoan.





MC5 Detroiten (AEBak) sortu zen 60ko hamarkadan. 70eko hamarkada hasieran taldea bertan behera utzi zuten, eta orain dela bizpahiru urte arte ez dira eszenatokietara bueltatu. Bidean Rob Tyner abeslaria eta Fred Sonic Smith gitarra jotzailea hil dira.

Gaur egungo DKT (Davis, Kramer eta Thompson) edo MC5 taldearen formazioa honako hau da: Michael Davis, Dennis Thompson eta Wayne Kramer bizirauleak. Horiekin batera, Espainiako Estatuan egiten dabiltzan biran luxuzko lagunak izango dituzte: Bellrays taldeko Lisa Kekaula, Dictators taldeko
Handsome Dick Manitoba eta The Sisters Of Mercy taldeko
Adam Pearson.



Bilboko emanaldia 20:30ean hasiko da, eta DKT/MC5rekin batera, beste bi talde arituko dira: Donostiako SeƱor No eta AEBetako Muck & The Mires.

Nork: Iker.2006/11/29 12:45:22.651 GMT+1
Etiketak: bellrays dkt bilbo sisters_of_mercy santa_ana dictators albisteak mc5 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: