
Haren arduradunek azpimarratu dute euskara abiapuntu hartuta, aisialdia, ostalaritza eta kultura emanaldiak uztartu gura dituztela.
Maiatzean jarri zuten abian, eta ordutik hainbat ekitaldi egin dituzte: Chico Boom, Agent Orange, Nuevo Catecismo Catolico, The Charades, UK Bill eta beste musika talde batzuen kontzertuak; DJ saioak; Surfilm Festibal eta Gaztezulo aldizkariaren jaiak; Apaizac Obeto bideo emanaldia; Irak eta Afganistanen gaineko berbaldiak; eta beste.
Ekainerako eta uztailerako, berriz, beste hainbat ekitaldi iragarri dituzte: Zaharrak Berri Tour bertso ekitaldia, Anariaren kontzertua, XVI. Donostia Hiria Pop-Rock lehiaketa finalerdiak eta beste.
Idatzi artikulu bat