Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/04/01 17:44:20.751 GMT+2

Donostiako Piratek Gipuzkoara abordajea

Donostiako Piratek bigarren aldiz antolatu dute musika lehiaketa, eta oraingoan Gipuzkoa osora zabaldu dute txapelketa hori.



Gipuzkoako talde gazteei irekita dago; hain zuzen ere, diskoren bat modu profesionalean dutenek edo diskoetxe batekin kontratua duten taldeek ezik, beste guztiek esku har dezakete.

Iaz 42 taldek esku hartu zuten lehiaketan, eta azkenean Oiartzungo Instep taldeak irabazi zituen bi sariak: jaietan, abuztuan, Trinitate plazan kontzertua egitea; eta Andoaingo Garate estudioetan astebeteko grabaketa.



Aurten, berriz, sari bakarra emango dute: 600 emango dizkiote talde irabazleari.

Interesatuek hiru abesti eta taldearen gaineko informazioa bidali beharko dute maiatzaren 1aren aurretik. Horretarako bi aukera dituzte: izanpirata@gmail.com helbidera edo posta arrunta bidez beste honetara:

Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketa
1238 Posta Kutxa.
20.080-Donostia.

Informazio gehiago Piraten webgunean.




Nork: Iker.2008/04/01 17:44:20.751 GMT+2
Etiketak: albisteak donostiako_piratak musika_lehiaketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: