11 urte igaro dira rock talde honek jotzeari utzi zionetik eta bueltatzearen arrazoia da Durango bonbardatu zutela 70 urte beteko direla. Gertaera latz hura gogoratzeko ekitaldien barruan igoko dira agertokira Durango eta Berrizko beterano horiek.

Horiekin batera, Berrizko Sei Urte taldeak ere joko du. Aipatu beharra dago azken talde horretan Martxoak 31n aritutako kide bat ere badagoela. Biek hala biek euskarazko rock indartsua egiten dute.
Idatzi artikulu bat