Durangaldea oso ingurune ekimentsua da alor askotan, eta betidanik izan dira musika talde eta kontzertu asko.
Azken aldian, ibar horretako musika taldeak batzen dituen Durangaldeko Musika Taldeak lanean fin dihardu. Hala, orain dela gutxi, Greatest Hits Gaua egin zuten Plateruena antzokian, eta laster, maiatzaren 12an, DMT Rock Maratoia egingo dute AbadiƱon.
Azken albistea da DMT izeneko webgunea sortu dutela. Bertan bailara horretako musika ekimenen gaineko berriak, foroa, hango taldeen bideoak, prentsan edo beste hedabideetan talde horien gainean argitaratutakoa, eta Durangaldeko taldeek dituzten kontzertuen agenda batzen dute, besteak beste.
2007/04/19 18:34:15.586 GMT+2
Durangaldeko Musika Taldeak elkarteak webgunea sortu du
Nork: Iker.2007/04/19 18:34:15.586 GMT+2
Etiketak:
durangaldea
webgunea
albisteak
dmt
durango
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat