Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/07/03 11:28:54.919 GMT+2

Dylanen kontzerturako guztia prest

Donostiako Udalak jakitera eman du hilaren 11n Bob Dylan musikariak egingo duen kontzerturako guztia prest dutela. Are gehiago, jaialdiaren gaineko argibide guztiak emateko, webgunea egin dute.

Ordutegia honako hau izango da: 19:45ean, Mikel Laboa igoko da taula gainera. 21:00etan, Bob Dylan. 22:45ean, DJ P3Z eta Almar VJ. Eta 23:30ean, Macaco.

Bob Dylanek emanaldia piano atzean jarrita egingo du, eta honako musikariek lagunduko dute: Stuart Kimball, Dennis Freeman, Donnie Herron, Tony Garnier eta George Gabriel Recilek, hain zuzen ere.

Mikel Laboak, berriz, ez du zehaztu zutik edo jarrita arituko den, baina badakigu alboan Iñaki Salvador (teklatua eta akordeoia), Angel Unzu (gitarra) eta Josetxo Silguero (saxua) izango dituela.

Ez batak ezta besteak ez du zehaztu zein kantu joko dituzten.

Antolatzaileek hainbat argibide eta ohar eman dituzte:

  • Hilaren11n Kursaal inguruetara ezingo da argazki makina, grabagailu, lata edo kristalezko ontzirik eraman.
  • Edariak eskuratu gura izanez gero, taberna gunera joan aurretik, tiketak hartu beharko dira horretarako prestatutako guneetan.
  • Antolatzaileek ez dute bainua galaraziko, baina uretara ez sartzeko aholkua eman dute.
  • Erreskaterako ontzi bat, hondarrean ibiliko diren bi quad eta zortzi anbulantzia baliatuko dituzte ezbeharrak ekiditeko.
  • Aipatutakoez gain, kanpainako ospitalea jarriko dute hondarrean.
  • Boluntarioen eskaera egin dute. Baldintza bakarra da 18 eta 65 urte bitartekoak izatea. Dagoeneko 100 lagunek eman dute izena.
  • Udaleko Zirkulazioko arduradunak uste du 16:00etarako erdiguneko parking guztiak bete egingo direla. Horregatik bisitariak ohartarazi dituzte Antiguan, Unibertsitateetan, Igaran, Ilunben... aparkatzeko.
  • Antolatzaileek jakinarazi dute oraindik emanaldia harmailatik ikusteko 300 bat sarrera salgai daudela.
  • Bisitarien aurreikuspenei dagokionez, antolatzaileek uste dute 30.000 bat lagun joango direla. Are gehiago, giroa ikustera joango diren kuriosoak batuta, kopurua 50.000ra hel daitekeela uste dute.

Nork: Iker.2006/07/03 11:28:54.919 GMT+2
Etiketak: bob_dylan donostia albisteak macaco mikel_laboa bakearen_aldeko-kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: