El Desvän del Macho 90eko hamarkada bukaeratik ez da agertoki batera igo, baina Katarain estudioetan hirugarren diskoa grabatu, eta joan den urtetik entseatzen dabiltza.

Hirukotea izaten jarraitzen dute, baina aldaketa bat izan dute formazioan: Bermeoko Arkaitzek ordezkatuko du orain arteko bateria jotzaile Vicente Mijangos (aspaldi Saz Le Bolo taldean aritutakoa). Arkaitzek, besteak beste, Münsterland taldean esku hartu zuen, eta gaur egun Los Breves taldeko kide da.
El Desvän del Macho taldeak iraupen luzeko bi disko ditu: "Hermana Violencia" (1992an, Nuevos Medios diskoetxeak kaleratuta) eta "Lumbar" (1996an, Ale-Hop! diskoetxeak argitaratuta). Une honetan disko berri bat grabatuta daukate, baina oraindik ez dakite noiz kaleratuko duten.
Albiste oso ona da Euskal Herriko talde berezienetako bat den horren iratzartzea.
Erantzunak
El Desvän???
Nork: Txos.2007/10/05 10:06:37.751 GMT+2
iepa!
Bermeoko kontzertua pasada bat izan zen. portzierto, norbaitek al daki hauen Lumbar izeneko cda nunbaiten lortzerik dagoen??
Nork: .2007/10/16 17:50:04.038 GMT+2