Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/06/26 09:41:38.630 GMT+2

Elgetako Oi! kontzertua bertan behera gelditu da

Uztailaren 1ean Elgetako Espaloian egin behar zuten kontzertua bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, "emanaldiak hartu duen noranzkoagatik".

Hasiera baten, Holandako Evil Conduct, Frantziako The Veros eta Lazkaoko Brigada Criminal taldeak iragarri zituzten. Espaloia Kafe Antzokiko foroan salatu zuten The Veros taldeko kideak faxistak izan zitezkeela.

Antolatzaileen esanetan kontzertu hau egiteak "ez du inolako zerikusirik ez faxistekin ez antzerakoekin". Hala ere, argitu zuten "ez-jakinek zurrumurru faltsuak zabaldu dituztela sarean eta zuhurtzia irizpide hartuta kontzerturik ez egitea erabaki dugu".

The Verosen gaineko salaketak jaso ostean erabaki zuten Ukabilkadak talde hori ordezkatzea, baina azkenean "on beharrean" emanaldia bertan behera utzi dute.

Informazio gehiago aurretik idatzitako albistean.

Nork: Iker.2006/06/26 09:41:38.630 GMT+2
Etiketak: espaloia oi evil_conduct the_veros elgeta ukabilkada albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: