Uztailaren 1erako Elgetako Espaloia Kafe Antzokiko arduradunek eta beste lagun batzuek Oi! kontzertua antolatu dute Elgetan. Hasiera baten, honako taldeek jo behar zuten: Holandako Evil Conduct, Frantziako The Veros eta Euskal Herriko Brigada Criminal taldeek.
Kontua da Espaloiko foroan eztabaida piztu dela. Lagunen batek idatzi du esaten bideo baten The Veros taldeko baxu jotzailea Skrewdriver talde faxistaren elastiko bat jantzita agertu zela. Horregatik, The Veros ere talde faxista dela ondorioztatu du.
Horren gaineko eztabaida piztu da, eta azkenean antolatzaileek prudentziagatik The Veros taldeari ezetza ematea erabaki dute. Horren ordez, Ukabilkada taldeak esku hartuko du.
Hortaz, azkenean honako kontzertua egingo dute uztailaren 1ean Elgetako Espaloia Kafe Antzokian: Evil Conduct, Brigada Criminal eta Ukabilkada. 23:00etan izango da, eta sarrera 10 eurotan salduko dute (bazkideek 8 euro).
2006/06/22 16:25:23.263 GMT+2
Elgetako Oi! kontzertuak eztabaida piztu du
Nork: Iker.2006/06/22 16:25:23.263 GMT+2
Etiketak:
espaloia
oi
evil_conduct
the_veros
elgeta
ukabilkada
albisteak
brigada_criminal
eztabaida
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
... Ukabilkadak talde hori ordezkatzea, baina azkenean "on beharrean" emanaldia bertan behera utzi dute. Informazio gehiago aurretik idatzitako albistean. Nork: Iker.2006/0...
Erreferentzia: Elgetako Oi! kontzertua bertan behera gelditu da - Albisteak 2006/06/26 11:07:57.625 GMT+2
Erantzunak
Nork: ale.2006/06/22 18:30:38.028 GMT+2
Nork: Iban .2006/06/22 19:05:21.462 GMT+2