Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/12/04 19:38:58.502 GMT+1

Ertzaintzak hustu egin zuen Andoaingo gaztetxea Nomeansno taldearen kontzertuan

Abenduaren 1ean Andoaingo gaztetxearen urteurreneko ekitaldien barruan Nomeansno talde ospetsuaren kontzertua antolatu zuten. 400 bat lagun batu ziren kontzertuan.

Halako baten, 23:30ak aldera, Andoaingo udaltzainak ertzaintzak babestuta gaztetxera hurbildu eta inguruko autoei isunak jarri zizkieten. 00:00etan, berriz, zaratak bizilagunei sortzen zien eragozpenaren aitzakiarekin, ertzaintza gaztetxera bortizki sartu zen, han zeuden lagunak mehatxatuz eta horietako hainbat kolpatuz.

Are gehiago, ertzaintzak esan zien kontzertuak egiteko baimenik ez zutela eta sarreran batutako dirua emateko. Ezagun da Andoaingo gazte asanbladak 22 urte daramala kontzertuak egiten. Jakina, ertzantzak ez zuen diru hori eskuratu.

Kontzertua bertan behera gelditu zen, bi lagun atxilotu zituzten eta hainbat zauritu (horietako bat ospitalera eraman behar izan zuten).

Horren guztiaren aurrean Andoaingo gazte asanbladak jakinarazi du Barne Sailaren bertsioa gezurra dela. Hau da, inork ez zituela ertzainak eraso. Are gehiago, asanbladak eskerrak eman gura dizkie kontzertuan zeuden 400 lagunei "poliziaren probokazioan ez jausteagatik".

Horrekin lotuta, gazte asanbladak kale agerraldia deitu du abenduaren 5erako. 20:00etan elkartuko dira, eta manifestazioa gaztetxetik abiatuko da.

Nork: Iker.2006/12/04 19:38:58.502 GMT+1
Etiketak: ertzantza nomeansno albisteak gaztetxea andoain | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

aupa zuek! aurre egin horrelako errepresioei eta nik ere zoriontzen dut jende guzti hori poliziaren probokaziopean ez jauzteagatik. ANIMO!

Nork: xabi.2006/12/04 21:21:40.785 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: