
Emanaldiak Kursaalean (ganbara aretoan eta auditoriumean), Zurriolako hondartzan, Victoria Eugenia antzokian eta Kursaaleko terrazetan egingo dituzte uztailaren 22tik 26ra bitartean.
Bestalde, jakinarazi dute aurten ez dutela Trinitate plazan kontzerturik egingo, San Telmo museoaren zaharberritze lanengatik.

Honako izen handiak ikusi eta entzun ahal izango dira egun horietan: Keith Jarret, Johnny Winter, Diana Krall, Chick Corea, Maceo Parker, Lucia Lacarra eta beste batzuk. Horiez gain, baina, Liza Minelli eta Lou Reed ere iragarri dituzte.
Idatzi artikulu bat