Eskoriatzako Udalak deialdi publikoa egin zuen herriko rock taldeek izena eman zezaten, eta hiru talderen kantuekin osatutako diskoa egitea adostu zuten. Hala, talde bakoitzak bi egunetako grabazio saioa egin zuen Arrasateko Shot! grabazio estudioan.

Dagoeneko emaitza kalean dago. Udalak kaleratu du lan hori eta hainbat komunikabidetara bidali du taldeak ezagutzera eman daitezen. Horrez gain, musika taldeek eurek ibarreko gaztetxe eta tabernetan diskoak banatu eta salgai jarri dituzte.
Datorren zapatuan, hilaren 13an, goizetik iluntzera bitartean ospatuko dute egun berezi hori. Besteak beste, herri bazkaria, bertsolariak, capoeira emanaldia, txalapartariak, graffiti erakustaldia eta Arianrod, Lukas Prest eta Kleenex taldeen kontzertuak egingo dituzte. Azken hori 22:00etan egingo dute herriko plazan.

Idatzi artikulu bat