Maiatzean jokatu zen Eurovision txapelketako finala Atenasen eta jende asko zur eta lur utzi zituen txapelketako epaiak: Finlandiako Lordi talde metaleroak irabazi zuen, "Hard rock hallelujah" kantuarekin. Europa aldatzen egongo denaren seinale-edo.
Kontua da taldeak Europan ospea hartu duela, eta urrian Espainiako Estatuan hiru kontzertu egingo dituztela. Are gehiago, horietako bat Bergarako Jam aretoan izango da.
Honako hauek dira datak: urriaren 17an Madrilgo La Rivieran, 19an Bartzelonako Apolon, eta 20an, Bergarako Jam aretoan.
Idatzi artikulu bat