
Antolatzaileen esanetan, iaz ere jaialdiak dirua galdu zuen 18.000 pertsona inguru egon ziren-eta. Hala, kostuak murrizteko ahalegin gehiago egin gura dituzte.

Horren aurrean, elkartasuna eskatu diete proiektuan esku hartu duten musika talde eta beste taldeei.
Horrez gain, jakinarazi dute inguruko jaialdiek aurrekontuaren %20 diru publiko dutela, eta Euskal Herria Zuzenean-era bakarrik %4 baizik ez da erakundeetatik heldu. Horren aurrean, erakundeekin elkarlan berezia egingo dutela ondorioztatu zuten.

Bestalde, jakinarazi zuten datorren urtean ere Euskal Herria Zuzenean Idauze-Mendin egingo dutela.


Idatzi artikulu bat