Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/02/04 15:52:37.997 GMT+1

Euskal Herriko hainbat musika eragile Midem azokan

Cannesen Midem azokaren 42. edizioa egin berri dute. Bertan musikaren alorrean diharduten Euskal Herriko zortzi enpresek esku hartu dute Euskadiko Soinuak programaren barruan. Musikaren industria eredu berriak bilatzen dabil; hori eta musikaren doakotasuna izan dira gai garrantzitsuenak.

Musikaren industriak izan dituen aldaketak islatzeko, berbaldi oso bereziak eman zituzten hainbat gonbidatuk: Janus Friis Kazaa-ren (P2P sare bat) sortzailea; Lawrence Lessig copyrighta ordezkatzeko sortutako creative commons arauaren sortzailea; Karlheinz Brandenburg Fraunhofer Institutuaren zuzendaria eta MP3ren sortzailea; eta Chad Hurley Youtuberen sortzaileetako bat.

Horrez gain, Jamendo plataformarena eta Sellabanda diskoetxearena izan dira jakin-min handiena piztu duten beste batzuk. Lehenengoa doako musika trukatzeko plataforma bat da; eta bigarrena 2.0 motako diskoetxe bat non erabiltzaileek taldeetan inbertitzen duten zuzenean.

Bestalde, telefonia mugikorra ere izan zuten aztergai. Hala, sakeleko telefonoen bidez kanta faboritoen zerrenda partekatzeko aukera ematen duen softwarea, Cellfish, aurkeztu zuten.

Nork: Iker.2008/02/04 15:52:37.997 GMT+1
Etiketak: euskadiko_musikak albisteak midem cannes | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: