Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/01 08:58:41.761 GMT+2

Euskal Herriko taldeen Musikagida

Gaztesarea ekimena, orain dela 2 urte egin zuen moduan, Euskal Herriko talde gazteen musikagida prestatzen dabil.



Orain dela 2 urte kontratu diskografiko bariko 300 musika talderen informazioa, fitxak eta kantuak batu zituzten liburuxka-CD baten. Horren helburua izan zen Euskal Herriko txoko eta auzo ezberdinetan entsegu lokaletan egunez egun entseatzen dabiltzan musika taldeak ezagutzera ematea.

Musikagida hori erabat berritu gura dute. Hala, kontratu diskografikorik ez duten taldeei gonbidapena egiten diete Gaztesarearen webgunean zabaldu dituzten fitxatan musika taldeek izena eman dezaten. Horretarako azkeneko eguna azaroaren 1a da.

Nork: Iker.2008/10/01 08:58:41.761 GMT+2
Etiketak: musika_gida albisteak gaztesarea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: