Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/10/25 17:23:28.495 GMT+2

Extremoduro 2008an elkartuko da

Extremoduro taldea 2008an agertokietara itzuliko da. Hala jakinarazi du bere manager lanak egiten dituen Last Tour International enpresak.



Roberto Iniestak gidatutako Extremoduro taldeak izen handia hartu zuen 90eko hamarkadan. Extremaduran sortutako talde horrek Euskal Herriko hainbat musikari batu zituen bere ibilbidean, eta arrakasta handia lortu zuen.



"Tú, en tu casa, nosotros en la hoguera", "Somos unos animales", "Deltoya" eta "¿Dónde están mis amigos?", "Agila" eta "Canciones prohibidas" diskoak kaleratu zituzten.

Horrez gain, taldeko letrista eta gidari polemiko Roberto Iniestak Pedrá eta Extrechinato y Tú proiektuak abiarazi zituen, Platero y Tu taldean ibilitako Uohorekin batera.

2004an taldearen ibilbidea gelditu zuten, eta gaur egunera arte ez dute itzultzeko asmorik agertu.

Extremodurok rock urbanoaren alorrean ibilbide handia egin zuen, eta Espainiako Estatuko jende asko (tartean euskaldunak ere) hitz garratz eta gordinekin identifikatu egin zen.

Nork: Iker.2007/10/25 17:23:28.495 GMT+2
Etiketak: roberto_iniesta albisteak extremoduro | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: