Danbaka - Albisteak

Los Galerna: 'Surf instrumentaletik abiatuta, askotariko estiloak nahasten ditugu'
Los
Galerna taldeak bigarren diskoa kaleratu berri du, eta, aurrekoan
bezala, surf doinu klasikoen eta beste estilo askoren nahasketa egin
dute.

Surfusion da Los Galernaren lan berria. Aurreko lanarekin alderatuta, zer eskaintzen du disko berriak?

Oraingo honetan, doinu klasikoa alde
batera utzi gabe, bestelako doinu batzuk sartu ditugu. Taldeak ez du
mugarik, estilo askotariko koktela egin dugu.

Saxoa eta harmonika sartu duzue.

Duela bi urte inguru Ibai sartu zen
taldean. Saxofoia eta harmonika jotzen ditu eta abestiei ukitu berezia
ematen die. Hasieran, saxofoi detaile batzuk sartu nahi genituen, baina
orain, abestien doinu askotan saxoa da protagonista.

Diskoak 12 abesti ditu; noiz egindakoak dira?

En el Purgatorio lana grabatu
eta gutxira abesti berriak egiten hasi ginen, eta azken abestiak disko
berria grabatu baino hilabete batzuk lehenago egin genituen. Gero,
estudioan zenbait konponketa egin genituen, baina estudiora etxeko lanak
eginda joan ginen!

Zaila da abesti instrumentalei izenak jartzea?

Ez. Izenburu bakoitzak bere istoria dauka: Dale Fuzz! gure furgoneta omentzeko abestia da, kontzertuetan bizitako gauzak, abestiek transmititzen dituzten sentsazioak...

Aurreko diskoan bezala, Jon Rodriguezen El Purgatorio estudioan grabatu duzue.

Aspaldiko lagunak gara, soinu teknikari bikaina da eta harekin grabatzea plazer hutsa da. Surfusion
lana lau egunean grabatu genuen Loranca de Tajuñan (Guadalajara) duen
estudioan. Harekin etxean bezala grabatzen dugu, eta Jonek gure soinuan
duen eragina ere nabarmendu nahi dugu.

Aurreko lanetik hona taldeak eboluzioa izan duela argi dago.

Bai, abestiak egiteko orduan esperientzia
handiagoa dugu eta bi musika tresna berri ditugu. Surf instrumentaletik
abiatuta, askotariko estiloak nahasten saiatzen gara eta geure buruari
ez diogu mugarik jartzen.

Diskoa zuzenean grabatu duzue.

Zuzenean grabatutako diskoak freskoagoak dira, taldeak zuzenean duen indar guztia diskoan sartzea lortu dugu.

CDa kalean da, baina biniloan ere kaleratuko duzue lan berria.

Geroago eta binilo gehiago saltzen dira, eta, horrez
gainera, musika biniloan entzuteak xarma berezia dauka. Gaur egun, CDa
erosten dutenek MP3ra pasatu eta ez dute gehiago CDa erabiltzen. Izan
ere, aurreko laneko biniloak CDak baino askoz ere azkarrago saldu
genituen.

Zapatuan aurkeztu zenuten lana.

Oraingoz, hiru kontzertu lotu ditugu.
Lehenengoa zapatuan izan zen Arrasateko gaztetxean, hilaren 25ean
Arrasaten ospatuko den St. Pauli jaian joko dugu eta ekainaren 1ean,
Azkoitiko Matadeixen.

Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren XXIV. edizioa
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak "Bilbao Hiria"  Pop-Rock Lehiaketaren 24. edizioa egiteko deialdia egin du.  24 urte igaro ondoren, Euskal Herrian, zein estatu osoan ere, musika lehiaketarik ospetsuen bihurtu da "Bilbao Hiria" eta orain europar musika talde gazteentzako erreferentzia da. 3 musika kategoria daude: Pop-Rocka, Metala eta Beste Joera Batzuk. Sarien arloak ez dauka parerik: 20.000 € baino gehiago eskudiruan; kontzertuak Bilbon (Aste Nagusian eta Bilborock aretoan) eta beste jaialdi batzuetan ere (Azkena Rock Festival); musika tresnak irabazleentzat, etab.
Ikusi "Lehiaketaren oinarriak" eta izena eman maiatzaren 31ra arteko epean webgunean: www.bilbao.net/bilborock

Los Galernaren surf doinu berriak
Surfetik abiatuta, funkyrainoko doinu freskoekin datoz Los Galerna  arrasatearrak.  Surfusion disko berria hilaren 12an aurkeztuok dute Arrasateko gaztetxean.
Jon Rodriguez soinu teknikari aretxabaletarrak graBAtu ditu  zuzenean 12 abestiak. Ibai Akizu Tiri taldekide berriak saxoarekin eta armonikarekin ukitu freskoa eman dio taldeari. Diseinu grafikoa Iagoba Domingok egin du. Maiatzaren 25ean, San Pauli festan izango dira,  Biteri plazan.

Governors taldeak Willy Toledorekin grabatu duen bideoklipa

Legen Beltzak gero arte esan digu
Legen Beltzak kaleratutako komunikatua: 13 urte pasa eta gero , Legen Beltza taldeak bere jarduera mugagabe bertan behera uztea erabaki du, laneko konpromezuak eta taldekideen distantzia direla eta.
Hau ez da agur bat, gero arte bat baizik. Egungo egoerak ez zion uzten Legen Beltzari behar bezalako talde dinamika bat izaten, bai diska berri baten grabaketari begira edota kontzertuen Tour bat burutzerako orduan.
Taldekideok bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu urte guzti hauetan aurrera bultzatu gaituen jendeari, disken grabaketetan lagundu digutenak, kontzertuetara gupidarik gabe azaldu direnak, gugan sinetsi duten kontzertu antolatzaile, webzine eta rebistatako jendea, edo eta gure diskak erosiz lagundu diguzuenok.
Egunen batean taula gainean berriro ikusiko gara…
Ordurarte…

We are under the black star!!!

Kooltur Ostegunetako maiatzeko egitaraua

Punk rock maratoia Aramaion
Punk rock uholdea espero da bihar
Aramaion; herriko eta inguruetako zortzi talderen eskutik kontzertua
antolatu dute-eta eskola azpian. Aspaldi ez zela Aramaion halako rock
maratoi bat bizitzen. Antolatzaile lanetan diharduen Edurne Kortabarria
aramaioarrak azaldu digu zergatik antolatu duten kontzertua: "Duela hiru
urte sortutako lidergo ekintzaile eta berritzailea deritzon karrera
egiten gabiltza eta ikasturteko helburu nagusia da enpresa bat zerotik
hastea. Gure enpresak Glow du izena eta harendako finantziazio iturri
moduan antolatu ditugu kontzertuak".

Sarrerarik ez dute kobratuko baina agertokitik
gertu jarriko duten txosnatik aterako dute Glow enpresarendako dirua.
Kortabarria eta haren klasekide Andoni Ariño arrasatearra egongo dira
txosnan lanean. 19:00etan hasiko dira kontzertuak eta gaua ondo sartu
arte  zuzeneko musikak ez du etenik izango.

JAIALDIAN PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK

El Trio Calavera
Oñati.

Alerta Gorria:
Arbizu (Nafarroa).

The Boobys:
Orereta.

Desorden:
Aramaio eta Arrasate.

El exterminio de la raza del mono:
Aramaio.

Krisis:
Aretxabaleta.

No Hope:
Arrasate eta Aretxabaleta.

Dirty Brothers:
Arrasate eta Aramaio.

Egubakoitzak kartzelan III

Darkness By Oath: 'Abestiak osoagoak dira, eta gure izaera eta estiloa irudikatzea lortu dugu'
Duela 12 urte inguru Alex
eta Aritzek sortu zuten Darkness By Oath taldea. Muturreko metal
doinuak egiten esperientzia zuten: Alexek Denialen gitarra jotzen zuen
eta Aritzek Numen abesten zuen. Gaur egun, Diego Piñeirok, Ruben
Alonsok, Tristan Iñiguezek, Asier Bilbaok eta Aritz Navarrok osatzen
dute Darkness By Oath. Taldeak death metal melodiko  doinuak jorratzen
ditu, eta martxoaren 23an hirugarren diskoa kaleratu zuen, Near Death Experience izenekoa.

Suediako Göteborg eskolako death metala egiten duzue. Ze desberdintasun ditu AEBetakoarekin edo death metal klasikoarekin?

Göteborg eskolako death metala, AEBetakoarekin alderatuta,
melodikoagoa da. AEBetakoa teknikan oinarritzen da, abiadura du
oinarri, eta Suediakoa, berriz, metalaren estilo desberdinak fusionatzen
ditu; hau da, thrash eta heavy klasikoaren ukituak ditu. Gu 15
urterekin estilo hau entzuten hasi ginen eta taldea sortu genuenean argi
genuen estilo honetan oinarrituko ginela.

Near Death Experience zuen hirugarren diskoa da. Zer-nolako esperientzia izan da diskoaren grabazioa.

Zenbat eta disko gehiago kaleratu, orduan
era errazagoa da beste bat egitea. Hasieran, lan osoa zure esku dago;
hau da, diskoa grabatu, kaleratu, kontzertuak lortu... Oso gogorra da,
lan handia eskatzen du, musika egiteaz aparte, beste mila gauza dituzu
egiteko. Gero, bigarren diskoa kaleratu genuenean, Alemaniako zigilu
batekin kaleratu genuen eta kontzertuak lortzeko Bartzelonako management enpresa batekin fitxatu genuen. Orain, musika egitea eta kontzertu onak eskaintzea da gure lana.

Aurreko diskoa Dan Swano ekoizlearekin egin duzue. Orain, berriz, auto-ekoizketa. Zergatik?

Esperientziak asko irakasten du eta orain, nahi duguna
egiteko gai garela uste dut. Lehenengo diskoan akats pilo bat egin
genituen eta bigarrenean, hori ez errepikatzeko, death metala ekoizten
esperientzia handia duen Dan Swano suediarrarengana joan ginen.
Emaitzarekin gustura geratu ginen, baina diskoan Swanoren estiloa entzun
daiteke eta guretzat garrantzitsuak ziren detaile batzuk bigarren
planoan geratu ziren. Disko honetan, berriz, gure lanaren kontrol guztia
izan dugu.

Zer eskaintzen du disko berriak?

Soinu aldetik aberatsagoa da. Near Death Experiece-ek death metalaren arlo gehiago jorratzen ditu: Suediako Old School
soinuaren eta Göteborg eskolaren arteko nahasketa da. Abestiak osoagoak
dira, bakoitzak bere izaera du eta taldearen izaera eta estiloa
irudikatzea lortu dugu.

Diskoa ezagutarazteko bideoklipa ere grabatu duzue.

Aurreko diskoa kaleratu genuenean bi bideoklip egin
genituen, eta, oso ondo funtzionatu zutenez, oraingoan ere bideoa egitea
erabaki dugu. David Zabalak egin du bideoklipa, eta emaitzarekin oso
pozik gaude.

Gaur egun bideoklipak beharrezkoak dira taldea promozionatzeko?

Bai, beharrezkoak dira. Irudiak abestia janzten du eta
publikoak asko eskertzen du. Youtuben bideoklipa jarri eta bi astera
2.000 pertsonak ikusi zuten. Sare sozialek asko erraztu dute promozio
lana.

Cyclon Empire zigiluarekin diskoa kaleratzeak ate asko ireki dizkizue.

Bai, diskoa Europa osoan banatu zuten, Alemanian eta Belgikan emanaldiak egiteko aukera izan dugu. Eta orain, Near Death Experience
diskoarekin aurrekoarekin baino apustu handiagoa egin dute: Europan ez
ezik, Euskal Herrian eta Espainian banaketa zabalagoa izango dugu.

Diskoetxe baten egoteak aukerak asko zabaltzen ditu?

Bai, diskoetxeak diskoak saldu nahi ditu, eta,
horretarako, kaleratzen dituen diskoen promozio zabala egiten du,
kontzertuak lotzen ditu publikoa taldeak ezagutzeko... Death metal
entzuleengana iristeko aukerarik onena da zigilu batek diskoa
kaleratzea. Hori bai, profesionalak ez garenez, ahal dugun guztia egingo
dugu, baina guretzat ezinezkoa da bi hilabeteko bira bat egitea.

Urteak pasa ahala, death metaleko talde askorekin jotzeko aukera izan duzue.

Hasieran, gure inguruko taldeekin jotzen genuen, eta,
bigarren diskoa kaleratu ostean, Dark Tranquillity taldearekin jotzeko
aukera izan genuen; eta baita Alemanian eta Belgikan death metal
jaialdietan ere. Taldearekin hasi ginenean, horrelako gauzak ezinezkoak
ziren.

Kontzertuak jotzeko garaia da.

Bai; zapatuan lan berriaren aurkezpena egin genuen, eta,
orain, ahalik eta kontzertu gehien jotzeko asmoa dugu. Oraingoz, beste
bost kontzertu lotu ditugu, gehienak etxetik gertu.

Arrasateko gaztetxe Eguna, 21. urteurrena ospatzeko
Aste osoan izan dira gaztetxearen 21. urteurreneko ekitaldiak; gaur,
egubakoitza, lau talderen kontzertua izango da; bihar, zapatua, egun
osoko ospakizuna; eta etzi, domeka, poesia musikatu saioa.

Zorioneko dabil Arrasateko gaztetxea, AGAKOk
ibilbidea hasi zueneko 21. urteurrena ospatzen dabiltza-eta apirilean.
Aste osoko ekitaldi sorta izan dute orain. Eta amaiera borobila emango
diote astebururako antolatu dituzten ekitaldiekin.

Kontzertuak

Gaurko egunari dagokionez, 22:00etan hasita, Astakask, Diktadura,
Material Rechazado eta Kaleko Urdangak taldeek kontzertuak egingo
dituzte (sarrera: bost euro).

Gaztetxe Eguna

Bihar, zapatua, egun osoko jaia izango da: Gaztetxe Eguna. 11:00etan
hasiko dituzte ekitaldiak, gazte eztabaidekin. 13:30ean, triki bertso
poteoa egingo dute, eta goiza amaitzeko, herri bazkaria 15:00etan.
Bazkarirako txartelak Irati eta Basati tabernetan eskura daitezke, bost
eurotan.

Arratsaldeari dagokionez, berriz, 18:00etan, Azkaiter
Pelox bergararrak disko berriko abestiak aurkeztuko ditu. Kalejira
egingo dute 20:00etan, eta eguna bukatzeko, ska festa 22:00etan Skasti
eta Luz de Putas taldeekin.

Astea bukatzeko, domekan, ain_1 larralde poesia musikatu saioa egingo dute.

Datorren astean ekintza gehiago

Ez dira, baina, oraingo asteburuan izango AGAKOren 21. urteurreneko
azkeneko ospakizun ekitaldiak. Bestelakoen artean, apirilaren 28rako
16:30etik 22:00ak arte umeen jolasak, zirkoa, eta besteak beste, La
banda del abuelo, Mery May and Bang Bang eta Transit Blues taldeen
kontzertuak antolatu dituzte. Eta bitartean, bi hitzaldi (emakume
indigena eta nekazaritzaren gainekoa apirilaren 24an eta etxebizitzen
gainekoa apirilaren 25ean) eta, batzar orokorra (apirilaren 27an) ere
egingo dituzte.