Uztailaren 27an Tokyoko Eggman-Shibuya clubean egingo du kontzertua. "Euskal Herria Jamaika Clash" diskoa Japonian argitaratu duen Treasure Bottle diskoetxeak antolatutako jaia izango da, eta Muguruzaren taldeaz gain, Japoniako The Zoot 16, Riddimates eta Caribean Dandy DJ Set izango dira agertoki gainean.

Horrez gain, uztailaren 29an, Fuji Rock jaialdi ospetsuan esku hartuko du irundarraren taldeak. Eurekin agertoki berean The Beastie Boys, The Chemical Brothers, Happy Mondays eta The Cure izango dira, besteak beste.
Japoniatik bueltan, Amsterdamgo Propaganda Dance Night, Belgikako Esperanzah eta Belfasteko Feile jaialdietan izango dira kontzertuak egiten. Talka Tourreko azkeneko kontzertua, berriz, Donostian egingo dute abuztuaren 16an.
Idatzi artikulu bat