Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/01/24 18:42:38.259 GMT+1

Fermin Muguruzaren azken lana Hego Amerikan kaleratu dute

Fermin Muguruza musikariaren "Euskal Herria Jamaika Clash" izeneko azkeneko diskoa eskuragarri dago dagoeneko Mexikoko disko denda gehienetan. Mexikoko argitaletxe batek kaleratzen duen euskarazko lehen lana da hau.



Diskoetxe horren asmoa da Mexikoz gain, Hego Amerikako beste hainbat lurraldetan ere diskoa banatzea.

 

Muguruzak Jamaikan grabatu zuen azkeneko lana Euskal Herritik eramandako eta Jamaikako bertako musikariekin. Disko horrek euskal kulturaren eta Jamaikakoaren arteko nahastea du oinarri.

Horrekin lotuta, aspaldian hainbat elkarrizketa egin dizkiote Mexikoko eta Hego Amerikako beste lurralde batzuetako irratietan.

Nork: Iker.2007/01/24 18:42:38.259 GMT+1
Etiketak: amerika clash muguruza jamaika diskoa albisteak euskal fermin fermin_muguruza hego herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: