
2006ko abenduan Loneyk Espainiako Estatuan zehar bira egin zuen Señor No taldeko musikariekin. Bira hori egin bitartean, bi egun hartu zituzten Gasteizko Helldorado aretoan kantu batzuk grabatzeko.
Lau abesti grabatu zituzten: Rolling Stonesen "Who´s driving your plane", 60ko hamarkadako Fireballs taldearen "Bottle of wine", Flaming Groovies taldeko "First one´s free" eta Loneyren abesti berri bat, "The criteer". Singlea Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak eta Irungo Bloody Mary disko dendak kaleratuko dute elkarlanean. Singlearen izena "Bottle of wine" izango da.

Horrez gain, AEBetako musikari handi horrek donostiarrekin Arrasateko 3.60 aretoan abenduaren 16an egin zuten kontzertua grabatuta dute, soinua mahaitik eta irudiak hainbat kamarekin. Baliteke horrekin etorkizunean beste zerbait egitea.


Idatzi artikulu bat