Abuztuaren 4an gaueko 0:00etan Cobra eta Kaotikok irekiko dute eszenatoki nagusia.
Abuztuaren
5ean, gauerdian ere, The Kluba izango da, Juantxo Skalariak-en talde
berria, eta beraien ondoren DR. RING-DING, alemaniako Ska talde beteranoa.
Gau horretan bertan, gaueko 4:00etan karpan, Revolutionary Brothers donostiarrak
arituko dira, beren Sound System proposamenarekin.
Abuztuaren 6an, zuzenekoak 20:30ean hasiko dira. 0:00etan Willis Drummon lapurtarrek hasiera emango diote gau rockeroari. Jarraian Sexty
Sexers-ek joko due aurkezpenik behar ez duen Berako laukotea.
Gaua bukatzeko, Sharon Stoner oñatiarrak arituko dira karpan, gaueko 4:00etan.
Abuztuaren 7an Indarrap eta Ekon arrasatearren txanda da. Gasteiztarrek bere hip-hop indartsua
dakarte eta Arrasateko talde beteranoa berpiztua itzuliko da taula gainera.
Gau horretan bertan karpan Dejota DJa arituko da bere bitsa jaiarekin.
Abuztuaren 8an
musika Insershow-ren eskutik joango da, punk-rock berbena interaktiboa. Ikusleek errepertorioa aukeratu eta taldearekin batera taula gainean
abesteko parada izango dute.
Abuztuaren 9an Vomito eta Gatillazoren punk doinuak
eszenatoki nagusian. Carrocerrías Betoñok karpa hurrengo urterarte
agurtuko du.


Idatzi artikulu bat