Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/12/04 16:29:17.446 GMT+1

Gero eta alde nabarmenagoak baita musika proposamenetan ere

Saio bakarra besterik ez da geratzen finalerako, eta, egubakoitzeko emanaldiak ikusita, taldeak elkarren artean ia konpara ezinak dira. Ez taldeak hobeak edo txarragoak direlako –hor badaude-eta diferentziak–, baizik eta proposamenak askotarikoak izaten dabiltzalako.

Jim TNT

Jim TNTk ondo apurtu zuen izotzaldia. Ohiko moldeetatik irten barik taxuzko emanaldia egin zuen. Oso ondo dauka definituta Jimek egiten duen musika eta bere erreferente diren musikarien oinordeko duina dela erakutsi zuen. Gustura ibili zen, gainera, arrasatearra egubakoitzean, behar baino denbora luzeagoz jo zuen-eta. Azkenean, friso (banbalina) artetik amaitzeko abisua eman behar izan zioten, Raul Lasaren txanda heldu zelako. Eta hark ere oholtzari probetxu galanta atera zion.

Raul Lasa

Rakel korista psikotikoaren laguntza izan zuen Raul Lasak bere abestiak eszenaratzeko. Gutxi geratu ziren epel. Probokazioa helburu, Lasak eszenaratzea erabili zuen abestiak indartzeko, baina azkenean antzerkiak irentsi zuen kontzertua eta barre algarak entzun baziren ere, arlo musikala bigarren mailan geratu zen. Agian ez zen Danbaka horretarako lekua. Hala ere, txalo beroak jaso zituen La polla de mi jefe abestiak.

Unnëa

Oñatiarrak igo ziren taulara hurrengo. Abesti melodikoak aurkeztu zituzten eta ikusleekin jarrera polita izan zuten. Talde gaztea da eta nabari izan zen. Poparen eremu erosoetatik irten eta arrisku handiagoa hartu beharko lukete, hala ere. Denbora badaukate, eta nahi izanez gero gehiago erakusteko aukerak ere izango dituzte.

Scam

Amaitzeko, beste talde gazte batek jo zuen: Scam, Aretxabaletatik. Haiek ere melodiko agertu ziren, baina popa baino gehiago hardcorea zuten abiapuntu. Ondo jo zuten, erritmo aldaketekin arriskatu eta oraindik taldearen nortasunaren bila badabiltza ere, neurri baten sinesgarriak izan ziren banda modura. Etorkizuna ere aurretik Scamek.

Nork: Danbaka.2006/12/04 16:29:17.446 GMT+1
Etiketak: danbaka2 scam raul-lasa kronikak jimtnt unnëa danbaka kontzertuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: