Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/31 22:29:40.132 GMT+1

Gitarra gogorren gaua, nor baino nor, hotzari aurre egiten

Hotza, behelainoa eta euria Elgetan. Faktore guztiak aurka aurreko saioko betekada eta gogoak ikusteko. Ba, usteak erdia ustel eta gogo eta jenderik ez da falta izan oraingoan ere. Arnasa hartzeko asti barik ia, indarrez eta gitarra kolpez berotu dute guztiek gaua. Baita bakarlariak ere.


Ni_neu

hauxe

Eibarko bakarlariak ireki du gaua; bakarlari, baina ez bakarrik. Laukotea igo du-eta agertokira Aitor Sologaiztoak. Horrek bakarlarien planta guztiak alde batera utzi eta rock taldea eta indar guztia erakustea ekarri du. Arriskutsua izaz daiteke hori bakarlari batentzat baina alde onak ere baditu zuzenekoan jarduterakoan. Hala, azkenean parra. Une batzutan taldeak jan du Ni_neu baina indar gehiago eskatu duten abestietan mamia atera diete Sologaiztoaren kezka, gaixotasun eta maitasun kantuei.

Scam

hauxe

Ezaugarri bat ezin zaie ukatu aretxabaletarrei eta hori da erakusten duten gogo eta ilusioa. Agertokira hain grinati eta gogoz aterata erdia irabazita daukazu. Eta beste erdirako zer gertatu duten? Ba abestiei metal pisu gehiago eman, aurreko Danbaka erakutsi ez zuten agresibitate puntua eta lehen zeukaten kutsu melodikoari ertz punkyagoak ateratzea. Indarra irabazi dute, oldarkor datoz eta ez diote bigarren aukerari hanka egiten utziko.

Lord Witch


hauxe

Beleak bezain beltz eta bizkarra ematen hasi dute emanaldia baina lotsagatik behintzat ez dute egin; erreparu gutxi izan dute eta bergararrek erritmo sarkor, punteo zorrotz eta abesti epikoekin heavy klasikoenei gozatua emateko. Errezeta tradizionala erabili dute baina eraginkorra eta zuzenekoan emaitza ona eman diena.

Adi Holden


hauxe

Gaurko proposamenik helduena. Soinu landua eta bizitza daukaten abestiak. Sarea bota eta harrapatu. Kantu borobilak eta gustu asko: unean-unean indarra, erritmoa eta doinua ondo banatuta. Intentsitateekin jolastuta irun dute sarea eta entzule asko harrapatu dituzte, zalantza barik, bai gogorrenentan zein mingarrieneten. Bata bestearen ostean hainbeste gitarren lehia entzunda, distira berezia eman diote gorroto eta amodiozko oihuetan bergararrek. Intentsitatea puri-purian eta sentimeduak azalean.




Nork: danbaka.2008/10/31 22:29:40.132 GMT+1
Etiketak: ni_neu danbaka3 lord_witch scam adi_holden | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: