Goiena Telebista musika saio berri bat prestatzen dabil. Oraindik ez du izenik, baina laster abiatuko da Debagoieneko telebistako parrillan.
Jakin ezazue, hasiera baten Debagoienean (Gipuzkoa) ikusgai egon arren, aurrerantzean Euskal Herriko beste hainbat eskualdetako telebistetan ere emango dutela saio hori, Euskarazko Tokiko Telebisten elkartearen bitartez: Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoako beste eskualde batzuetan eta abar.
Musika saio horren arduradunek Euskal Herriko musika taldeen bideoklipak batu gura dituzte, programa horretan erabiltzeko. Arrazoi horregatik, deia egiten diete musika talde, diskoetxe eta bestelakoei bideoklipak bidaltzeko. Berdin dio zer hizkuntzatan abesten duten. Komeni da ahalik eta kalitate handiena edukitzea eta DVD, MiniDV, DVcam edo Betacam formatuetan egotea.
Interesatuek bidali lanok honako helbidera:
Goiena Telebista (Musika saio berria)
Otalora kalea 31
20.500-Arrasate
Gipuzkoa.
2007/01/31 13:27:05.776 GMT+1
Goiena Telebistako musika saio baterako bideoklipak
Nork: danbaka.2007/01/31 13:27:05.776 GMT+1
Etiketak:
goitb
musika
musika_saioa
bideoklip
albisteak
goiena_telebista
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat