New Yorkeko Gorilla Biscuits hardcore taldea agertokietara itzuli da, eta bigarren aldiz Euskal Herrian izango da. Hitzordua irailaren 28an egin dute, Durangoko Plateruena aretoan.

Brooklyngo straight edge hardcore talde horrek zeresan handia eman zuen 80ko hamarkada bukaeran, eta 1989an Revelation Records diskoetxearekin kaleratu zuten "Start Today" diskoa hardcore zale guztien ohe-albokoa da. Zoritxarrez, 90eko hamarkada hasieran taldea bertan behera utzi zuten.

Euskal Herrira egin zuten lehenengo bisita 90eko hamarkada hasiera-hasieran izan zen Gasteizko gaztetxean. Han izan zirenek ez dute kontzertu hura ahaztu!
Idatzi artikulu bat