Aurreko lana Oihuka diskoetxearekin kaleratu zuten arren, oraingoa Baga-Biga etxearekin egin dute.

Diskoan aurki daitezkeen abestien artean, bi nabarmenduko genituzke: bata, "Amets Gorria", Txalapartak kaleratutako Celestino Uriarte errepublikanoaren gaineko liburuaren aurkezpenarako espresuki idatzitakoa; eta bestea, "Hil ezazu aita", Hertzainak taldearen abesti ezagunaren bertsioa.
Aspaldi honetan Gose taldea IƱaki Bengoak, Ines Osinagak eta Jon Zubiagak osatzen dute.


Idatzi artikulu bat