Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/01/30 17:33:45.784 GMT+1

Gosekoak Juliette Lewisekin

Bere garaian oihartzun handia izan zuen Arrasateko Gose taldekoak Carlinhos Brown musikariarekin batera aritu izanak.



Oraingoan, berriz, arrasatearrak famoseo-an murgilduta aurkitu dira berriro. Hala, joan den astean Radio 3 irratian elkarrizketa egiteko hitzordua zuten Carlos Pinarekin. Baina, Pinari halako baten bururatu zitzaion Goseri elkarrizketa AEBetako Juliette Lewis-ekin batera egitea. Lewis Quentin Tarantinoren aktore izandakoa da eta rock-and-roll talde baten abesten dabil aspaldian.



Hori kontatu digu Gose taldeko Iñaki Bengoak. Baita ere, elkarrizketan bertan Ines Osinagak trikiarekin RIP taldearen "Enamorado de la muerte" kantuaren bertsioa egin zuela. Itxura denez, Carlos Pina esataria poz-pozik gelditu zen eta Juliette Lewisek Osinaga zoriondu egin zuen.


Nork: Iker.2008/01/30 17:33:45.784 GMT+1
Etiketak: radio_3 albisteak gose carlos_pina juliette_lewis | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hori da Gose taldearen "exitoaren" arrazoia? Famosuekin batera medioetan agertzea?

Nork: Mikel.2008/01/31 09:46:05.935 GMT+1

Nik uste dut duten arrakasta irabazita daukatela talde orijinala delako.

Nork: Jorge.2008/01/31 09:48:39.407 GMT+1

Joder Mikel,Gose taldiak ez dakit "exitua" daukan ala ez.Baina Julliette Lewis-ekin irrati saio bat konpartitzea( Radio Nazional De España 3ean) eta bertan euskerazko itzultzaile bat eskatu eta gero RIP-en Enamorado de la Muerte trikitiarekin a pelo abestea.........pues ke kieres ke te diga......la hostia pentsetan jat.

Horrez aparte Goseren lana Arrasate eta inguruko proposamen berritzaile,orijinala eta era berean arriskutsuena iruditzen zait.

Ta bukatzeko ez dut uste Inesek(+Nahiara,EKON,ISAREVOLUTION.....),Iñaki Bengoak (D.INCONGRUENCIA,LOS PITXONES,BAD-F LINE......)eta Osoronek(DES-KONTROL,KAÑERIA 13,HONKY TONKS,RIP,GATILLAZO,THE KAGAS......) "famosuekin" ibiltzerik behar dutenik "exitorik" lortzeko.

Inbidixia ala txotxolokerixia??????

Nork: Blas.2008/02/07 22:15:37.421 GMT+1

itzultzailia eskatu ta gero, enamorado de la muerten euskarazko bersiñua ala erderazkua kantau zeban?
originalaguak dia anal bag....

Nork: blaaaassss.2008/03/17 18:13:13.677 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: