
Hamar egun egingo dituzte Garate grabazio estudioan. Haritz Harreguy izango da soinu teknikaria, eta Soziedad Alkoholika taldeko Jimmyk egingo ditu ekoizpen lanak. Horren ostean, grabazioa Elkar estudiora eramango dute, Cesar Ibarretxek eta Jimmyk nahasketak egin ditzaten.
Governors taldea Juanek (ahotsa), Anger taldeko Beñatek (baxua), Fly Shit taldeko Heloyek (bateria) eta Algortako Aitorrek (gitarra) osatzen dute.
Juanek jakinarazi digu 11 abesti grabatuko dituztela, guztiak euskaraz; eta Governors Fjord taldearen jarraipena dela. "Esaterako, kantuetako batzuk Fjord taldearen bigarren diskorako idatzita neuzkan, eta orain garatu egin ditut".
Diskoa irailean kaleratuko dute, baina horren aurretik uztailaren 11n Iruñean arituko dira; eta 13an Oñatiko Triana jaietan.

Idatzi artikulu bat