Governorsek eguenean, urriak 4an, aurkeztuko du disko berria Donostian. ‘Itxaron beharra ez da itxaropena’ du izena lan berriak. Rock indartsu eta melodikoa jorratzen dute. Juan Sangreren azken proiektua da. Talde berria da, baina ez ezezaguna. Fjord eta Ekon taldeetan eskarmentua hartutakoa dugu Juan Sangre eta ibilbide berrirako, Governors proiekturako talde berria osatu du.
Governors laukotea ekainaren 25ean hasi zen grabatzen Garate estudioetan Haritz Harreguy teknikariarekin. Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea da ekoizlea. Nahasketak Elkar estudioan egin ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera.
2007/10/02 16:59:17.965 GMT+2
Governors talde arrasatearrak lehenengo diskoa aurkeztuko du
Nork: Maider.2007/10/02 16:59:17.965 GMT+2
Etiketak:
governors
diskoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat