
Juanek abestu egiten du, eta alboan Algortako Aitor gitarra jotzailea, eta Heloy bateria jotzailea (Ekon eta Brutal Melodyn ibilia, eta gaur egun Fly Shit taldean) izango ditu. Une honetan baxu jotzaile bila dabiltza, baina bitartean Radio Wings taldeko Borjak zuzenekoetan lagunduko ditu.
Durangoko Azokarako diskoa kaleratuko dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dira estudioan grabatzera sartu.
Juanek azaldu digu Governors Fjorden sasoian entzuten zuen musikaren jarraipen naturala dela. "Mugarik gabeko rocka" moduan definitu du egiten duena: "punk-rocka badu tartean eta beste gauza asko, baina ez da metalera heltzen".
Idatzi artikulu bat