
2007ko urtarrilaren 24an jarri zuten martxan Gu Ta Gutarrak proiektua, "bertso berriak eta lagun zaharrak" azpi-izenarekin. Korrika Kulturalarekin hasi ziren, eta izen horren atzean, Unai Iturriaga eta Igor Elorza bertsolari aski ezagunak, Hertzainak taldeko sortzaile Josu Zabala (soinu txikia, akordeoi eta teklatuekin), Aitor Rubio (gitarra akustiko eta elektrikoarekin) eta Alex Ruiz de Azua "Xanpe" (perkusio, alboka eta aho-soinuarekin).

Klasifika ezineko talde ganberro horrek hainbat eta hainbat emanaldi egin ditu Euskal Herriko txoko askotan, eta disko bat ere kaleratu izan dute. Ez dute bi emanaldi berdin egin, eta egon diren "plaza" guztietan gonbidaturen bat "gutartu" dute, horri askatasuna emanez eta inprobisazioa landuz.

Etapa horri bukaera eman gura izan diote, eta agurreko emanaldia egin behar dute ganberroenetatik ganberroenek. Ea hurrengoan zerekin harritzen gaituzuen!!
Erantzunak
Nork: Eneko.2008/06/10 10:40:46.584 GMT+2
Nork: Iker.2008/06/10 10:41:59.007 GMT+2