Hatortxu jaialdian Raul Gallego "Gusa" Nok musika taldeko gitarra jotzaileak istripua izan zuen. Horren ondorioz, medikuek tetraplejia diagnostikatu zioten eta "Gusa"k borrokan dihardu.
Hatortxu Rock jaialdiko lagunek, Raulen lagunek eta senideek "Gusa"-k une honetan eta aurrerantzean izango dituen behar ekonomikoak bermatzeko hainbat kontzertu antolatu dituzte.
Honako emanaldiak egingo dituzte bere alde:
. Maiatzaren 5ean, Iruñean: Marea, Betagarri, Txapelpunk eta Gatillazo.
. Maiatzaren 12an, Durangon: Soziedad Alkoholika, Gatibu, Ken Zazpi eta Kaotiko.
. Maiatzaren 13an, Durangon: Bebe, Skalariak, Fritanga eta Etsaiak.
. Ekainaren 2an, Bartzelonan: Miseria y Compañia, Etsaiak, Su Ta Gar, Etsaiak eta Calima.
. Ekainaren 3an, Bartzelonan: Shuga Wuga, Kuraia, Berri Txarrak eta Boikot.
Ekimen horien gaineko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.
2006/04/29 18:23:28.778 GMT+2
Gusarock elkartasuneko kontzertuak
Nork: Iker.2006/04/29 18:23:28.778 GMT+2
Etiketak:
elkartasuna
albisteak
gusarock
kontzertua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat