Mutrikura joan da sari potoloa. The Wet Band da Danbaka III. Musika Lehiaketako irabazlea eta haientzat ere izan da ikusleen saria. Ezin esan erabaki erraza izan denik, mutrikuarrena saio borobila izan delako, baina Normanekoek ere hutsik gabeko egin dute gaurkoa eta ikusleen artean ere bigarren geratu dira. Hirugarren saritua Debagoieneko talderik onena izan da Adi Holden. Bergararrak ere ez dira inola ere atzean geratu baina.
kronika hemen
Publikoaren Saria
| postua | taldea | % |
|---|---|---|
| 1 | The Wet band Mutriku |
11,66 |
| 2 | Norman Eibar-Ondarru |
11,37 |
| 3 | Bitter Honey Arrasate |
8,91 |
| 4 | Turboshit Bergara |
8,54 |
| 5 | Foxxy Boxxi Arrasate |
5,87 |
| 6 | The 5 Twisters Arrasate |
5,72 |
| 7 | Los Viernes al Ron Antzuola |
4,85 |
| 8 | Igor San Juan Aretxabaleta |
4,63 |
| 9 | Scam Aretxabaleta |
4,05 |
| 10 | Mery May Arrasate |
3,91 |
| 11 | Tuesday Evenings Durango |
3,76 |
| 12 | Adi Holden Bergara |
3,48 |
| 13 | Damudot Mallabia |
3,17 |
| 14 | Brankan Berriz-Markiña |
3,17 |
| 15 | The Motherfuckers Arrasate |
2,75 |
| 16 | Revelphone Soraluze |
2,75 |
| 17 | Barua Banda Eskoriatza |
2,39 |
| 18 | Lord Witch Bergara |
2,24 |
| 19 | Ni_Neu Eibar |
2,03 |
| 20 | Flipin Folk Eibar-Ermua |
1,45 |
| 21 | Army-Arma Zornotza |
1,01 |
| 22 | Hilbete Durango |
0,94 |
| 23 | Ymotek Abadiño |
0,65 |
| 24 | Rock Privado Oñati-Donostia |
0,65 |


Erantzunak
Aupa The Motherfuckers!!! Hauek bai egon biharko ziela finalian!!!
Nork: Jonny.2009/01/17 13:16:15.302 GMT+1
Gora Brankan!
Nork: Mikel olabe.2009/01/17 13:27:38.241 GMT+1
-
Nork: Juanete.2009/01/17 13:37:30.810 GMT+1
Zorionak irabazleei, nik Norman-ek irabaztea nahi nuen baina The wet band en kontzertua ikusita beraiek irabazi behar zutela argi geratu zen. Ez nuena espero ikuslearen sariarena zen, merke atera zaie autobusa Mutrikukoei, agian politagoa izango zen Norman edo Bitter Honeyk irabaztea sari hori, horrela ez ziren sari barik etxera bueltatuko, baina beno boto gehien jasotzen duenak du saria eta punto, gainera ezagutzera eman dira, kalitatezko zuzeneko baten bideoa dute... azkenean denak irabazle.
Ondo egon da aurtengo edizioa, zorionak antolakuntza guztiari eta orain guzti honen emaitzaren zain, 2 disko.
Nork: Demonocrazy.2009/01/17 14:13:39.179 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
Bestalde aipatu beharra daukat aurrekoan egin nuen bezela, ez zaidala bidezkoa iruditzen finalean publikoaren botoak emateko aukera egotea... argi eta garbi zegoen Norman-ek edo The Wet Band-ek eramango zutela... azken hauek Mutriku osoa ekarri zuten atzo Elgetara... Espaloira sartu bezain laster jakin nuen eurak izango zirela irabazleak, hau da, publikoaren saria "lagunen sarian" bilakatu zuten. Nire ustez nahikoa pribilegiatuak dira finalistak sari potoloarengatik borrokan egoteagatik gainera horrelako abantaila bat emateko.
Beste gauza bat...Guztiz adoz nago The Wet Band-ek irabaztearekin, baina Norman-ek oso ondo jo zuen eta bi sari talde bakar bati ematea ez zait batere ondo iruditzen. The Wet Band talde oso ona dira, baina horrela saritzean badirudi lehiaketako talde guztiei gainetik pasa dietela obus baten antzera eta hori ez da egia... Nire kiniela berdiktoa entzun baino lehen honako hau zen:
Danbakako irabazle: Norman
Goienako onena: Adi Holden (nahiz eta ez egon batere adoz)
Publikoaren saria: The Wet Band
Danbaka lehiaketari buruzko kritika bat idatzi behar dut nik ikusi ditudan hutsuneak zeintzuk diren adieraziz.
Aupa danok!
Nork: Dalai lama.2009/01/17 14:24:43.545 GMT+1
DANBAKAREN NIRE KRITIKA KONSTRUKTIBOA
Danbakako 3.edizioa dagoeneko bukatu da; lehiaketa zabalduz doa, sari gehiago egon dira, talde gehiago, polemika gehiago… oso zaila behar du izan honelako lehiaketa bat antolatzea eta ezinezkoa da mundo guztia pozik gelditzea. Nik, laguntzeko asmoz, ikusi ditudan hutsuneak komentatuko ditut eta baita proposamen batzuk egin ere.
1-ESTILOAK FINKATU BEHARRA
Danbaka musika lehiaketa bat da, baina estilo larregi batzen saiatzen dira antolatzaileak. Ondo dago musika mota guztiei aukera eman nahi izatea, baina Danbakak hazten jarraitzea nahi badu eta musika lehiaketa handien artean izen bat egin, gutxienez bitan banandu beharko litzateke: DANBAKA ROCK (rock, rock & roll, metal…) eta DANBAKA POP (pop, bakarlariak, folk, talde akustikoak…). Badakit zaila dela.
2-EPAIMAHAI BERRIA
Polemika ugari egon da epaimahiarekin aurten, nik epaileetako bat ezagutzen dut eta asko errespetatzen dut, baina esan beharra daukat orokorrean ez daukatela behar dena musika talde bat behar bezala epaitzeko… ez nahiz sartuko arrazonatzen ez dudalako inor mindu nahi.
Niretzat epaimahaia horrela osatu beharko litzateke:
-Hiru musikari esperientziadunak eta jotzen dihardutenak (esaterako S.A-ko Jimmy, Keu Agirretxea…)
-Produktore bat (talde baten musika esplotatzeko gaitasuna duen norbait)
-Gaztelupeko Hotsak-eko bat (eurak dira azken finean diskoa kaleratu behar dutenak)
3-BERTSIOAK JOTZEA DEBEKATU
Nik oso gaizki ikusten dut honelako lehiaketa batean bertsioak egitea permititzea, azkenean baloratu beharrekoa talde bakoitzaren konpozizioak dira eta ez nolako abilezia duten bertsioak egiten. Talde askori, eta finalean bertan ikusi da, asko guztatzen zaie euren emanaldiak bertsio on batekin amaitzea jendea poltsikoan sartzeko… niretzat hori tranpak egitea bezela da.
Norma bezala jarri beharko litzateke bertsioen debekua, eta ez norbaitek batenbat jo ezkero automatikoki deskalifikatzea.
4-DENBORAK ERRESPETATU
Emanaldiak 30 minututakoak badira, denontzat da berdin, beraz denboraz pasatzen den taldea automatikoki deskalifikatzea.
5-PUBLIKOAREN SARIA BOZKATZEKO SISTEMA
Talde bakoitzak egun bakarra izatea botoa jasotzeko, hau da, taldeak bozkatu ahal izatea soilik taula gainean dauden egunean. Horrela ez zen errepikatuko aurten gertatu dena, “lagunen saria” izan dela. Eta noski, Publikoaren sariaren irabazlea lehiaketaren bigarren fasea amaitzean erabakitzea eta ez finalean finalistek aukera bikoitza izateko, finala finala da eta punto.
6-FINALEAN SARIAK ERABAKI BARIK AILEGATZEA TALDEAK
Aurten Adi Holdenekin pasatu dena ikaragarria pentsatzen zait… eurak ez daukate errurik, baina ezin daitekeena da final batera saria eskuan izanda heltzea. 3.edizio honetako finalean Adi Holden espejismo bat besterik ez zen izan.
Hurrengo edizio batean danbakako saritik aparte, goienako onenaren saria egoten bada minimo 2 debagoiendar egon beharko litzateke finalean eta beharrezkoa bada 3 finalista egon beharrean 4 egotea ba aurrera… azkenan artista gonbidatuaren asuntoa txorrada bat iruditzen zait… epaimahaiak kontzertuak irauten duten bitartean nahikoa denbora daukate pentsatzeko zein den eurentzako irabazlea eta ondoren eritzi denak bateratzeko denbora hartu dezakete igual igual.
Eta usted ut honekin bukatzen dudala. Esan bezala hauek dira danbakak dituen hutsuneak… eta agerian jarri nahi izan ditut antolakuntzari laguntzeko, kritika konstruktibo bezala.
Danbakak gauza on asko ditu ukaezinak. Taldeak ezagutzera ematen dira, bideoan grabatzen zaie, publizitatea ematen zaie (irratiz, telebistaz, egunkariz, interneten…) eta Espaloian jotzeko aukera ematen zaie… ¿que mas se puede pedir?
Nork: Dalai lama.2009/01/17 16:26:22.862 GMT+1
7- TALDE BAT SARI BAT
Hainbeste idatzi gura izan dut azkenean hau ahaztu zaidala!! Ba hori, saritutako talde batek bigarren sari bat ezin eskuratzea, tarta talde gehiagoren artean banatzeko.
Bye!
Nork: Dalai lama.2009/01/17 16:34:51.408 GMT+1
Saria The wet bandentzat izatea justua iruditzen zait naiz eta pentzatu Normanekoek ere zerbait merezi zutela.
Nork: arantxi.2009/01/18 11:00:27.989 GMT+1
Danbaka lehiaketa bat da, eta lehiaketa batean arau batzuk daude. Arau horrek berdinak dira guztientzat eta bete egin behar dira, eskubide berdintasuna egon behar da guztiontzat. Lehiaketa honetan taldeek denbora tarte bat zeukaten joteko, askok akatsak egin zituzten eta ordu erdia pasata ezin izan zuten adierazi egina baino gehiago ahal zutela, lehiaketa hartan DENBORA BAT zegoelako, GUZTIENTZAT BERDIÑAK. The wet band - ek ez zuten euren denbora errespetatu lehen kontzertuan eta arrazoi honengatik bakarrik ez zuten irabazi beharko, lehiaketa bat delako eta punto. Alde honetatik ez zait legezkoa iruditu.
Ikuslearen sariarena ere, gaizki pentsatua zegoela uste dut. Jende gehien mugitu duen taldeari eman zaio sari hau eta ez jende gehienak gustokoen zuenari. Ikuslearen saria baino, " marketing-eroen saria" deitu beharko litzateke...
Neuretzat irabazle : bitter honey. Beste barik ; - P
Nork: Lookiiii_look.2009/01/18 16:33:53.895 GMT+1
eguerdión
zorionak the wet band!!!bñ ez jat justoa pentzetan publikuana be eurek irabaztia, finala zan ta herriko jende mordoa eraman zauien...normala
Hortaz uste dt publikoaren sarirako bozkatzeko sistema aldatu inbidala hurrengo urterako!
benga ondo segii
Nork: epa!!!.2009/01/18 17:17:06.265 GMT+1
Wendi, Iñigo, Aitzol eta Ainara....merezitxa!!
besteik gabe :)
Mutriku
Nork: Karenka.2009/01/18 21:41:53.273 GMT+1
Rock'n Rolla hilda dago.
J.
Nork: Jatsu.2009/01/19 09:32:29.166 GMT+1
Kaixo, aurtengo Danbaka oso ondo egon da, zorionak!
finalistek neurri ona eman zuten, baina nire ustez Normanek irabazi behar zuen. The Wet band talde ona da, baina nortasun falta somatzen da. Abeslariari asko falta zaio, bai ahotsan bai jarreran. niretzat ondo abesten zuena bajista zen. gero ingeleses abestearena ba... adibidez euskaraz abestu zuten kantua oso eskasa izan zen, eta denok dakigu ingeleses akatsak asko tapatzen direla. Hala ere zorionak!
Norman egundoko kontzertua eskaini zuten, hauek izan behar ziren irazbazleak. Bestalde, Adi Holden ere oso ongi egon zen. Oso talde txukuna iuditu zitzaidan.
Beno, esandakoa, zorionak hirurei.
Nork: Asier.2009/01/19 11:01:36.250 GMT+1
erantzuna ikuslearen sariarekin ados geau etzian jendiantzat.
alde batetik, ondo iruitzezat batzuk itxeuen proposamena esaten lehiaketako lelengo fasian erabaki biarko zala ikuslearen saria, danak aukera berdinak eukitzeko.
baña bestetik, eta lehiaketia zauan bezela hartuta, eztet uste injustua izan danik the wet band-ek irabaztia. lelengo eta behin jakin askoz ere gaitzo dala mutrikutik elgeta moitzia eibar, bergara...-tik baño. berez, normalena inguru hortako askoz ere jende geixo eotia izango zan, horrenbeste ezpazian jun, ezta mutrikuarren kulpia. eta eztet uste ere justua danik esatia "lagunen sarixa" izan dala, ze danok dakigu hara juntzian asko euren ezagunak apoiatzea juntziala, jakin gabe bestiak zeintzuk zian ere.
Nork: mutrikuarra.2009/01/19 11:55:35.273 GMT+1
Asuntoa ez da Mutriku hurrutiago gelditzen den edo ez Elgetatik beste herri batzuk baino. Zihur nago The Wet Banderi Mutrikuarra ez den jendea ere bozkatu diola, bai finalean baita 2.fasean ere.
Kasu honetan autobus bat fletatu izanagatik eraman dute saria... baina hori ez da asuntoa, asuntoa da finalean ez litzatekela bozkatzeko aukerarik egon beharko eta punto. Autobus bat jende mugiarazteko adinako jarraitzaile daukatela... ba bejondeiela! honegatik mirezten ditut.
Sari hori Bitter Honey-rena behar zuen izan eta hauei antolatzaileek kendu diote saria, ez mutrikuarrek.
Nire eritzia besterik ez da.
Rollo txarrik gabe!
Nork: Dalai lama.2009/01/19 14:23:38.946 GMT+1
Nork: .2009/01/20 13:38:59.808 GMT+1
Nei re Bitter Honey-ek pena emateit, netzako finaleko taldea zalako, baño beno.
Finalera jun zien guztik, baten edo besten aldekoak izan, badakite The Wet Band-ek zergatik irabazi zuen. Dena oso ondo in zuen.
Ahotsa kristona, gitarra zer esanik ez, ta bukaerako sorpresa, bajuaren (El Nota) ahots txorroa.
Zorionak the wet band!
Nork: tolosarra.2009/01/20 16:12:07.183 GMT+1