Urtarrilaren 2an hasiko da Actual jaialdi bereziaren aurtengo edizioa. Errioxako gobernuak antolatzen duen jaialdi hori da Espainiako Estatuan egiten den egutegiko lehena.

Actual izenpean mota askotako musika taldeak eramango dituzte eguaztenetik domekara bitartean Logroñoko Palacio de los Deportesera: Asian Dub Foundation ingeles-asiatiko berritzaileak, Los Planetas noise-poperoak, Aterciopelados kolonbiarrak, Potato reggaearen aitzindari gasteiztarrak, Los niños de los ojos rojos fusio-zaleak, The Waterboys, Quique Gonzalez, Brendan Croskerry eta abar luze bat.

Horrez gain, egun horietan Logroñoko beste hainbat aretotan film independienteen estreinaldiak egingo dituzte; hainbat erakusketa izango dira; eta Nazioarteko Animazioko Film Laburren lehiaketa egingo dute, besteak beste.

Idatzi artikulu bat