Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/01/12 13:49:04.276 GMT+1

Heldu da finala

Heldu da askok espero zuten eguna. Urtarrilaren 12an lehiatuko dira hiru finalistak: Aby-Kem, Belceblues eta Malenkonia. Badakigu hiru taldeak gogor entseatzen dabiltzala eta guztia emango dutela taula gainean.

Ohitura dugun moduan, Goiena Telebistak emanaldi guzti-guztia grabatuko du eta oraingoan bi aurkezle ibiliko dira gidari lanetan. Josu Txintxurreta errealizadoreak bideo berriak prestatu ditu, eta gonbidatuak, zozketak eta bestelako sorpresak izango dira.

Emanaldia Aby-Kemek hasiko du. Horren ostean, Belceblues arituko da; eta bukatzeko, Malenkonia. Talde bakoitza ordu erdiz arituko da. Une horretan SMS bidez eta Espaloian dagoen boto-kutxarekin botoak emateko aukera itxi egingo dute.

Epaimahaiak hiru finalisten arteko irabazlea eta bakarlari onena aukeratu beharko du, eta Ikuslearen saria jasoko duen taldea erabakitzeko zenbaketa egingo dute Goienako lagunek. Hori guztia Iruñeako Kerobia talde gonbidatuak jo bitartean. Kerobiak "Rose Escargot" izeneko bigarren lana aurkeztuko du, eta 40 minutuko emanaldia egingo du.



Jaialdia bukatzeko, lehiaketako hiru sariak banatuko dituzte: lehiaketako irabazlearena, ikusleek aukeratutako taldea eta bakarlari onena, hain zuzen ere.

Zorte on guztiei!

Nork: danbaka.2007/01/12 13:49:04.276 GMT+1
Etiketak: danbaka2 aby_kem finala albisteak malenkonia kerobia belceblues | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bihar zapatua 13,RAUL LASA eta GOSE 3.60 aretuan.Hori bai kontzertua!!!

Nork: Ash.2007/01/12 17:01:19.318 GMT+1

Joer hori bai izen biedala kontzerua. Jeje danbakan finalien be eztau holakoik e

 

Nork: aaaa.2007/01/13 03:05:48.054 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: