Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/09/01 19:03:54.647 GMT+2

Hellacoptersen azkeneko bira

Aurrekoan iragarri genizuen moduan Suediako Hellacopters taldeak agur esango du laster, eta horren aurretik Europatik barrena bira bat egingo dute. Guztira, 33 kontzertu egingo dituzte eta horietako bat Euskal Herrian izango da: Barakaldoko Rock Star aretoan, hain justu. Hitzordua irailaren 19an jarri dute, eta dagoeneko sarrerak salgai daude. Debagoienean, esaterako, Bergarako Etxagi tabernan daude salgai.



Bitxia da talde honen ibilbidea. Entombed bere garaian talde death-metaleroa zeneko Nick Royalek sortu zuen taldea 1994an Detroiteko high-energya, hard-rocka eta punk-rocka batzeko. Asmatu zuten! Beraiei esker punk-rocka eta hard-rocka berpiztu egin zen. Energiaz eta indarrez betetako "Supershitty to the max" eta "Paying the dues" kaleratu ostean, 1997ko abenduan Berangoko (Bizkaia) Purgatorioa bisitatu zuten eta han bildutakoak zur eta lur utzi gintuzten. Talde hori ezagutzera eman izanaren errudun nagusienetako bat Kike Turmix zena izan zen.



Gerora, energia neurtuta,  hard-rock, maiuskulaz idatzitako rocka eta soulerantz hurbiltzen joan ziren, "Grande Rock", "High visibility" eta bestelako lanekin.



Europatik batez ere (halako bakoitzean Euskal Herrira bisita bana), baina AEBetatik, Australiatik, Japoniatik eta beste herrialde batzuetatik dozenaka bira egin ostean, taldea uztea erabaki dute. Eskerrak taldekideek beste hainbat talde paralelo dituztela!

Nork: Iker.2008/09/01 19:03:54.647 GMT+2
Etiketak: hellacopters barakaldo albisteak before_the_fall | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: