
Gipuzkoako punk-oi! mugimenduko talde berriak batzen dituen kontzertuak bost urte beteko ditu aurten. Horregatik, kontzertu guztiak grabatuko dituzte, 2009rako DVD bat kaleratzeko asmoz.

Egubakoitzean honako taldeak arituko dira, 22:00etan hasita:
-Beasaingo Residuos Sistematikos.
-Deba Goienako Cold Revenge.
-Zarauzko Street Alarm.
-Arrasateko Never Surrender.

Zapatuan 17:00etan hasiko dira kontzertuak, eta honako taldeek esku hartuko dute:
-Zumaiako Destroi!
-Aretxabaletako Rechazados.
-Goierriko Hell Beer Boys.
-Hernaniko Afonia.
-Goierriko Dune Buggy.
-Deba Goienako Porron y Kuentanueba.
-Arrasateko Last Rebels.
-Azpeitiko Friday´s Crew.
-Bergarako Doubling Boys.
Egubakoitzeko sarrera 3 eurotan salduko dute; eta zapatukoa 5 eurotan. Gainera, jakinarazi dute han bertan bakarrik eskuratu ahal izango direla sarrerak, ez dituztelako aurrez salduko.
Horrez gain, Beasaingo gaztetxearen kanpoaldean txosna jarriko dute; eta kamisetak salgai jarriko dituzte 10 eurotan.
Idatzi artikulu bat