Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/22 11:14:35.517 GMT+2

Impekables, Huajolotesen sasikumeak

Urte asko pasa dira tartean, baina dagoeneko bada Kojon Prieto Azabache y los Huajolotesen oinordekoa den talde bat; honako hau ere Iruñean sortua: Impekables.



Hauek ere mexikanadak egiten dituzte, biolinarekin eta klasikoek agintzen duten moduan, baina hitzetan Yolanda Barcina, aguazilak, zapaltzaileak, tratu txarrak egiten dituztenak eta beste kritikatzen dituzte.



Taldearen estraineko lanak "Guebos pa todos, pago yo" izena dauka eta autoekoizpen bat da. Labatelkueyo diskoetxe independientearen laguntzarekin banatuko dute hainbat saltokitan.

Umorea ez da falta, eta arrakasta ziurtatuta dute, euren gibelek irauten badute. Andele, andele!!

Nork: Iker.2008/10/22 11:14:35.517 GMT+2
Etiketak: mexikanadak impekables albisteak labatelkueyo tex_mex iruñea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: